Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 9:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Saulok, oraindik Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola, apaiz nagusiagana joan eta

2. Damaskoko sinagogetarako gutunak eskatu zizkion, aurkitzen zituen kristau-bidearen jarraitzaileak, gizaseme nahiz emakume, Jerusalemera preso eraman ahal izateko.

3. Damaskorantz zihoala, bertatik hurbil, bat-batean zerutiko argi batek distiraz inguratu zuen.

4. Lurrera erori zen eta mintzo hau entzun zuen:—Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?

5. —Nor zaitut, Jauna? —galdetu zuen Saulok.—Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna.

6. Orain, jaiki eta sartu hirian; han esango dizute zer egin behar duzun.

7. Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren, hotsa entzuten baitzuten, baina inor ikusten ez.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 9