Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 7:34-46 Elizen Arteko Biblia (EAB)

34. Ongi ikusia dutneure herriaren atsekabea Egipton eta entzunak ditut haren intziriak. Haiek salbatzera etorri naiz. Orain, zatoz hona, Egiptora bidali behar zaitut eta.

35. «Nork jarri hau hi gure arteko buruzagi eta epaile? esanez israeldarrek ukatu zuten Moises bera bidali zien, bada, Jainkoak buruzagi eta askatzaile, sasian agertu zitzaion aingeruaren bidez.

36. Moisesek atera zituen Egiptotik, egintza harrigarri eta mirariak eginez Egipton, Itsaso Gorrian eta berrogei urtez basamortuan.

37. Moisesek berak esan zien israeldarrei: Ni bezalakoprofeta sorraraziko dizue Jainkoak herritarren artetik.

38. Basamortuko batzarrean, bera izan zen bitarteko Sinai mendian hitz egiten zien aingeruaren eta gure arbasoen artean; berak jaso zituen bizia dakarten hitzak, guri emateko.

39. Baina gure arbasoek ez zuten haren esanik egin nahi izan; aitzitik, baztertu egin zuten eta, Egiptora itzulminez,

40. Aaroni esan zioten: Egizkiguzubidean gidatuko gaituzten jainkoak, ez baitakigu zer gertatu zaion Egiptotik atera gintuen Moises horri.

41. Orduan, zekor-irudiaegin eta idolo honi sakrifizioa eskaini zioten, eta jai egin zuten beren eskuz eginaren omenez.

42. Horregatik, Jainkoak bizkarra eman zien, eta, beren kasa utzi zituelarik, ortziko izarrak gurtu zituzten, profeten liburuan idatzia dagoen bezala:«Israelherria, basamortuan berrogei urtez abererik hil eta oparitzat eskaini ote zenidan?

43. Ez! Molok-en oihal-etxola eta zeuen jainko Refanen izarra eraman zenituzten zeuekin, gurtzeko zeuek eginiko irudiak. Bada, Babiloniaz haraindi erbesteratuko zaituztet.

44. «Gure arbasoek bazuten basamortuan itun-agiriaren etxola, Jainkoak Moisesi agindu bezala egina, erakutsi zion ereduaren arabera, alegia.

45. Ondoren, gure arbasoek, aurrekoengandik etxola hura hartu eta kanaandarren lurraldera sartu zuten, Josueren gidaritzapean lurralde hartaz jabetu zirenean, Jainkoak haien aurretik kanaandarrak bota ondoren. Honela Daviden garaia arte.

46. David gogoko izan zitzaion Jainkoari, eta Jakoben Jainkoarentzat bizilekua egin ahal izatea eskatu zion Davidek Jainkoari.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 7