Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 5:39-42 Elizen Arteko Biblia (EAB)

39. Jainkoarengandikoak badira, berriz, ezin izango dituzue desegin. Ez dakizuela gerta Jainkoarekin borrokan aritzea!»Haren iritzia onartu zuten.

40. Eta, apostoluak deitu eta zigorkatu ondoren, Jesusi buruz hitzik esatea zorrotz debekatu zieten. Ondoren, askatu egin zituzten.

41. Apostoluak Biltzar Nagusitik pozik atera ziren, Jainkoak Jesusengatik sufritzeko duin aurkitu zituelako.

42. Eta, tenpluan nahiz etxez etxe, etengabe irakasten eta hots egiten zuten Jesus Mesias delako berri ona.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 5