Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 5:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ananias izeneko gizon batek eta beronen emazte Safirak soro bat saldu zuten.

2. Hartutako dirutik zerbait beretzat gorde zuen Ananiasek, bere emaztearekin ados, eta gainerakoa apostoluen esku jarri.

3. Pedrok esan zion: «Ananias, zergatik utzi diozu Satanasi zure gogoaz nagusitzen Espiritu Santuari gezurra esateko, soroaren ordainetik zati bat zeuretzat gordez?

4. Saldu aurretik zeurea zenuen, eta saldu ondoren ez ote zinen hartutakoaren jabe? Nolatan sartu zaizu buruan horrelakorik egitea? Gizakiei ez, Jainkoari berari esan diozu gezurra».

5. Hitz hauek entzutean, Ananias lurrera erori zen eta hil. Jakin zuten guztiak beldur-ikaraz gelditu ziren.

6. Berehala, gazte batzuek jaiki eta, gorpua jantzi ondoren, lur ematera eraman zuten.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 5