Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 28:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Arriskutik irten ondoren, jakin genuen uharte hura Malta deitzen zela.

2. Bertako jendeak ohi ez bezalako gizalegez hartu gintuen. Euria eta hotza baitzen, su handia piztu eta guztioi ondora deitu ziguten.

3. Paulok ere bildu zuen besakada bat abar ihar, eta, sutara botatzean, sugegorri bat eskuan itsatsi zitzaion, berotik ihesi.

4. Bertakoek, haren eskutik piztia zintzilik ikustean, elkarri ziotsoten: «Segur aski, hiltzaileren bat da hori; itsasotik ihes egin du, baina Justizia jainkosak ez dio bizitzen uzten».

5. Baina Paulok, sugea astinduz, sutara bota zuen eta ez zitzaion ezeren okerrik gertatu.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 28