Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 27:40-44 Elizen Arteko Biblia (EAB)

40. Askatu zituzten, beraz, bi aldeetako aingurak eta uretan erortzen utzi; era berean, lemako lokarriak lasaitu zituzten eta, brankako oihala haizeari emanik, hondartzarantz abiatu ziren.

41. Baina hondar-meta batean hondoa jo zuten; branka hondarretan sartua gelditu zen, mugitu ezinik; txopa, berriz, zartatuz zihoan olatuen kolpez.

42. Orduan, presoak hiltzea pentsatu zuten soldaduek, inork ere igerian ihes egin ez zezan.

43. Baina ehuntariak, Paulo bizirik atera nahirik, ez zien utzi beren asmoa betetzen. Igerian zekitenek salta zezatela lehenbizi uretara eta atera zitezela lehorrera agindu zuen;

44. gainerakoak, berriz, joan zitezela oholen gainean edo ontzi-pusken gainean. Hala, denok bizirik eta onik heldu ginen lehorrera.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 27