Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 26:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Orduan, Agripak esan zion Paulori: «Hitz egin dezakezu zeure buruaren alde».Paulok eskuaz keinu egin eta honela hasi zuen bere defentsa:

2. «Zorionekoa ni, Agripa erregea, juduek leporatzen dizkidaten erru guztiez gaur neure burua zure aurrean zuritzeko aukera dudalako;

3. eta, areago, zu juduen ohitura eta eztabaidak ongi ezagutzen dituzuna izanik. Entzun iezadazu, beraz, otoi, eroapenez.

4. «Nire bizitza judu guztiek ezaguna dute, neure herritarren artean, Jerusalemen, bizi izan bainintzen gazte-gaztetandik.

5. Aspaldidanik ezagutzen naute eta aitor dezakete, nahi badute, fariseu bezala bizi izan naizela, gure erlijioko alderdirik zorrotzenaren arabera, alegia.

6. Eta orain auzipean baldin banaukate, Jainkoak gure arbasoei egin zien agintzarian itxaropena dudalako da,

7. gure hamabi leinuek, Jainkoa gau eta egun etengabe zerbitzatuz, beteko dela espero duten agintzari horretan itxaropena dudalako. Itxaropen horregatik salatzen naute juduek, errege jauna.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 26