Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 20:32-36 Elizen Arteko Biblia (EAB)

32. Eta orain Jainkoaren eskuetan eta haren onginahizko mezuaren babesean uzten zaituztet; hark badu ahalmena eliz elkartea eraikitzeko eta sagaratu guztiei bere ondarea emateko.

33. «Ez dut inoren zilar-urrerik edota jantzirik irrikatu izan.

34. Ongi dakizue esku hauek irabazi dutela niretzat eta neurekin nituenentzat beharrezko guztia.

35. Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko, Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz: “Zorion gehiago du emateak hartzeak baino”».

36. Hitzaldia bukaturik, belauniko jarri eta otoitz egin zuen beste guztiekin batera.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 20