Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 20:20-33 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. Ez dizuet zuen onerako izan zitekeen ezer ukatu; jendaurrean eta etxez etxe predikatu eta irakatsi dizuet,

21. judu nahiz greziarrei, arren Jainkoarengana bihurtzeko eta Jesus gure Jaunarengan sinesteko eskatuz.

22. «Eta orain Jerusalemera noa Espirituak beharturik, han zer gertatuko zaidan jakin gabe;

23. dakidana hauxe da: hiriz hiri, Espiritu Santuak garbi esaten didala kateak eta nekeak ditudala zain.

24. Baina biziak ez dit axola, neure ibilaldia eta Jesus Jaunak eman didan egitekoa ongi burutuz gero, hau da, berri onaren lekuko, Jainkoak digun onginahiaren lekuko, izatea.

25. «Eta orain badakit, zuen artean Jainkoaren erregetza hots egiten jardun dudan hau ez duela zuetako inork berriro ikusiko.

26. Horregatik, argi eta garbi diotsuet gaur ez dudala neure gain hartzen inori gerta dakiokeenaren erantzukizunik.

27. Zeren ez baitiot inoiz uko egin J ainkoaren asmoa oso-osorik zuei adierazteari.

28. Zain itzazue zeuen buruak eta artalde osoa, honen zaindari jarri baitzaituzte Espiritu Santuak; larra ezazue Jainkoaren Eliza, hark bere Semearen odolaz eskuratu zuena.

29. «Badakit, ni joatean, artaldeari barkatuko ez dioten otso amorratuak sartuko direla zuen artera.

30. Zuen artetik ere aterako dira batzuk irakaspen okerrak zabalduz, ikasleak beren atzetik eramateko.

31. Zaudete erne, bada, eta eduki gogoan, hiru urtez gau eta egun aspertu gabe jardun dudala zuetako bakoitzari negar-malkoz aholkuak ematen.

32. Eta orain Jainkoaren eskuetan eta haren onginahizko mezuaren babesean uzten zaituztet; hark badu ahalmena eliz elkartea eraikitzeko eta sagaratu guztiei bere ondarea emateko.

33. «Ez dut inoren zilar-urrerik edota jantzirik irrikatu izan.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 20