Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 20:1-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Istilua amaitu zenean, Paulok ikasleak bildu eta adore eman zien; ondoren, agur egin eta Mazedoniara joateko atera zen.

2. Igarotzen zituen lurraldeetan senideak hizketaldi askoren bidez adoretzen zituen. Greziara iritsi

3. eta hiru hilabete eman zituen bertan. Ondoren, Siriara ontzia hartzeko zegoela, juduak zelatan zeuzkala jakin eta Mazedoniatik barrena itzultzea erabaki zuen.

4. Honako hauek zituen lagun: Sopater, Pirroren semea, Bereakoa; Aristarko eta Segundo, tesalonikarrak; Gaio, derbetarra, eta Timoteo; eta Tikiko eta Trofimo, Asia probintziakoak.

5. Hauek aurrea hartu ziguten, eta Troaden egon zitzaizkigun zain.

6. Gu, berriz, Pazko-jaien ondoren atera ginen itsasoz Filipotik, eta bost egunen buruan bildu ginen haiekin Troaden, eta astebete egin genuen bertan.

7. Igandean ogia zatitzera bildu ginen. Paulo ikasleei hitz egiten hasi zitzaien eta, biharamunean joan behar baitzuen, gauerdia arte jardun zuen hizketan.

8. Bazen kriseilurik asko gu bildurik geunden goiko gela hartan.

9. Leiho-ertzean eseria zegoen Eutiko izeneko mutil gazte bat; Paulok hitzaldia amaitzen ez zuenez, logaletu egin zen mutila; azkenean, loak harturik, hirugarren solairutik behera erori zen, eta hilda jaso zuten.

10. Jaitsi zen berehala Paulo eta, harengana makurturik, besoetan hartu eta esan zuen: «Ez ikaratu! Bizirik dago!»

Irakurri kapitulu osoa Eginak 20