Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 2:36-44 Elizen Arteko Biblia (EAB)

36. «Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau».

37. Hitz hauek bihotzean zirrara egin zieten, eta Pedrori eta gainerako apostoluei galdetu zieten:—Zer egin behar dugu, anaiok?

38. Pedrok erantzun zien:—Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.

39. Zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu baitzuen Jainkoak dohain hau, baita Jainko gure Jaunak deituko dituen atzerritar guztientzat ere.

40. Beste hitz askoren bidez egiten zien Pedrok testigantza eta arren eskatzen zien: «Salba zaitezte gizaldi honi datorkion hondamenditik».

41. Pedroren hitza onartu zutenak bataiatu egin ziren, eta egun hartan hiruren bat mila lagun elkartu zitzaizkion taldeari.

42. Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi-zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik.

43. Mundu guztia izuturik zegoen, apostoluek egiten zuten hainbat egintza harrigarri eta mirarirengatik.

44. Fededun guztiak elkarturik bizi ziren, eta dena denentzat zeukaten:

Irakurri kapitulu osoa Eginak 2