Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 2:35-47 Elizen Arteko Biblia (EAB)

35. zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean”.

36. «Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau».

37. Hitz hauek bihotzean zirrara egin zieten, eta Pedrori eta gainerako apostoluei galdetu zieten:—Zer egin behar dugu, anaiok?

38. Pedrok erantzun zien:—Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.

39. Zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu baitzuen Jainkoak dohain hau, baita Jainko gure Jaunak deituko dituen atzerritar guztientzat ere.

40. Beste hitz askoren bidez egiten zien Pedrok testigantza eta arren eskatzen zien: «Salba zaitezte gizaldi honi datorkion hondamenditik».

41. Pedroren hitza onartu zutenak bataiatu egin ziren, eta egun hartan hiruren bat mila lagun elkartu zitzaizkion taldeari.

42. Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi-zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik.

43. Mundu guztia izuturik zegoen, apostoluek egiten zuten hainbat egintza harrigarri eta mirarirengatik.

44. Fededun guztiak elkarturik bizi ziren, eta dena denentzat zeukaten:

45. beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen.

46. Egunero bildu ohi ziren tenpluan, baina ogia etxeetan zatitzen zuten, otorduak elkarrekin pozik eta bihotz xaloz eginez.

47. Jainkoa goresten zuten, eta herri osoaren estimazioa zuten. Eta Jaunak egunetik egunera gehitzen zizkion elkarteari salbatzen zirenak.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 2