Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 19:26-40 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Eta ikusi eta entzungo zenuten, Paulo horrek, Efeson ez ezik, ia Asia probintzia osoan ere jendea franko pentsaeraz aldarazi duela, guk eskuz egiten ditugunak ez direla jainko sinestaraziz.

27. Gure lanbidearen izen ona galtzeko arriskuan gaude; areago, Artemisa gure jainkosa handiaren tenplua ere ezerezkotzat har dezaten arriskuan eta Asia probintzia osoak eta mundu guztiak gurtzen duen jainkosaren ospe handia erabat galtzeko arriskuan».

28. Hitz hauek entzun orduko, guztiak amorru bizian oihuka hasi ziren: «Gora Efesoko Artemisa!»

29. Hiri osora zabaldu zen nahasmendua, eta jende guztiak antzokirantz jo zuen zalapartan, Gaio eta Aristarko mazedoniarrak, Pauloren bidelagunak, berekin arrastaka eramanez.

30. Paulok biltzarrera sartu nahi izan zuen, baina ikasleek ez zioten utzi.

31. Adiskide zituen probintziako buruzagi batzuek ere abisua bidali zioten antzokira ez agertzeko.

32. Bitartean, biltzarra nahasmendu hutsa zen: batak hau eta besteak hura oihukatzen zuen, gehienek jakin ere ez baitzekiten zertarako bilduak ziren.

33. Jendartetik Alexandro zelako bat atera zuten aurrera, juduek bultzaturik; honek, eskuaz isiltzeko keinu eginik, batzarrari argitasunak eman nahi zizkion.

34. Baina judua zela jabetu bezain laster, denak aho batez oihuka hasi ziren: «Gora Efesoko Artemisa!»Eta ia bi ordu egin zituzten halaxe oihuka.

35. Hiriko idazkariak, jendea baretu ahal izan zuenean, honela hitz egin zuen: «Efesoarrok, ba ote da inor ez dakienik Efeso hiria Artemisa jainkosa handiaren tenpluaren eta zerutik eroritako beraren irudiaren zaintzailea dela?

36. Hori ukaezina da; zaudete, beraz, lasai, itsu-itsuan jokatu gabe.

37. Hona ekarri dituzuen gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontrako sakrilego, ez biraolari.

38. Eta Demetriok eta bere artisauek inoren kontra ezer badute, hor dituzte herriko auzitegiak eta kontsulordeak. Ager bitzate han elkarren aurkako salakuntzak.

39. Eta beste gorabeherarik baldin baduzue, legezko batzar batean erabakiko da.

40. Izan ere, gaurko honengatik matxinadaz sala gaitzakete, ez baitezakegu arrazoirik eman iskanbila hau zuritzeko».Hau esanik, bukatutzat eman zuen batzarra.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 19