Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 19:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Apolo Korinton zegoela, Paulo Efesora iritsi zen, Asia Txikiko mendialdean barrena. Han ikasle batzuk aurkitu zituen

2. eta galdetu zien:—Hartu al zenuten Espiritu Santua sinetsi zenutenean?Haiek erantzun zioten:—Espiritu Santua badenik ere ez dugu entzun.

3. Paulok, berriro:—Zein bataio hartu duzue, bada?Haiek erantzun:—Joanen bataioa .

4. Eta Paulok esan zien:—Joanek bihozberritzearen ezaugarri zen bataioa ematen zuen, baina herriari beraren ondoren zetorrenagan, Jesusengan alegia, sinesteko esanez.

5. Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bataiatu ziren.

6. Paulok eskuak ezarri zizkienean, Espiritu Santua etorri zitzaien gainera, eta hizketa arrotzez mintzatzen eta profeta gisa hitz egiten hasi ziren.

7. Hamabiren bat lagun ziren.

8. Hiru hilabetetan zehar, sinagogara joan zen Paulo eta Jainkoaren erregetzaz ausarki hitz egin zuen, entzuleei sinestarazten saiatuz.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 19