Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 18:5-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Silas eta Timoteo Mazedoniatik etorri zirenean, Paulok mezuaren predikuari eman zion erabat, Jesus zela Mesias juduen aurrean aitortuz.

6. Baina juduek kontra egiten baitzioten eta irainka erantzuten, Paulok, jantziak astinduz, esan zien: «Zeuek zarete gerta dakizuekeenaren erantzule bakar; nik ez dut errurik. Aurrerantzean jentilengana joango naiz».

7. Sinagogatik alde egin eta Israelen Jainkoa gurtzen zuen jentil baten etxera joan zen; Tizio Zuzen zeritzan eta sinagoga ondoan zuen etxea.

8. Krispok, sinagogako buruzagiak, eta beronen etxeko guztiek Jaunarengan sinetsi zuten; Paulori entzuten zioten beste korintoar askok ere sinetsi eta bataioa hartu zuten.

9. Gau batez, honela esan zion Jaunak Paulori ikuskari batean: «Ez izan beldurrik, jarraitu hitz egiten isildu gabe.

10. Ni zurekin nago eta ezin izango dizu inork kalterik egin. Nire herri izango den jende asko dut nik hiri honetan».

11. Urte eta erdi egin zuen han Paulok, Jainkoaren mezua irakasten.

12. Galion Akaiako kontsulorde zela, judu guztiak batean Pauloren kontra altxatu ziren; auzitegira eraman

13. eta honela salatu zuten: «Honek Jainkoari gure legearen kontrako kultua ematera bultzatzen du jendea».

14. Paulo hitz egiten hastera zihoala, esan zien Galionek juduei: «Juduok, oker edo delitu handi bat balitz, kasu egingo nizueke behar den bezala.

15. Baina zuen gorabeherak hitz eta izen batzuei buruzkoak eta zuen lege horri buruzkoak direnez gero, hor konpon zeuek. Nik ez dut arazo horietan epaile izan nahi».

16. Eta auzitegitik kanpora bidali zituen.

17. Orduan, denek Sostenes sinagogako buruzagiari heldu eta jipoi ederra eman zioten auzitegi aurrean bertan. Galionek ez zien jaramonik egin.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 18