Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 18:3-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. eta, ogibide bera zutenez —oihal-etxolagileak ziren—, haiekin gelditu zen bizitzen eta lanean.

4. Larunbatero hitz egiten zuen Paulok sinagogan, eta bai juduak, bai greziarrak, sinesmenera ekartzen saiatzen zen.

5. Silas eta Timoteo Mazedoniatik etorri zirenean, Paulok mezuaren predikuari eman zion erabat, Jesus zela Mesias juduen aurrean aitortuz.

6. Baina juduek kontra egiten baitzioten eta irainka erantzuten, Paulok, jantziak astinduz, esan zien: «Zeuek zarete gerta dakizuekeenaren erantzule bakar; nik ez dut errurik. Aurrerantzean jentilengana joango naiz».

7. Sinagogatik alde egin eta Israelen Jainkoa gurtzen zuen jentil baten etxera joan zen; Tizio Zuzen zeritzan eta sinagoga ondoan zuen etxea.

8. Krispok, sinagogako buruzagiak, eta beronen etxeko guztiek Jaunarengan sinetsi zuten; Paulori entzuten zioten beste korintoar askok ere sinetsi eta bataioa hartu zuten.

9. Gau batez, honela esan zion Jaunak Paulori ikuskari batean: «Ez izan beldurrik, jarraitu hitz egiten isildu gabe.

10. Ni zurekin nago eta ezin izango dizu inork kalterik egin. Nire herri izango den jende asko dut nik hiri honetan».

Irakurri kapitulu osoa Eginak 18