Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 18:22-28 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. eta Zesarean lehorreratu zen; handik Jerusalemgo eliz elkartea agurtzera igo zen eta gero Antiokiara jaitsi.

23. Antiokian denboraldi bat egin ondoren, berriro atera eta Galazian eta Frigian barrena joan zen, ikasle guztiak gogoberotuz.

24. Apolo izeneko judu bat iritsi zen garai hartan Efesora; izatez Alexandriakoa zen, hizlari bikaina eta Liburu Santuetan oso aditua.

25. Jaunaren bideari buruz ongi eskolatua zegoen; kartsuki hitz egiten zuen eta Jesusi zegokiona zehazki irakasten, Joanena beste bataiorik ezagutu ez arren.

26. Apolo, bada, sinagogan ausarki hitz egiten hasi zen. Priszilak eta Akilak entzun ziotenean, berekin hartu zuten eta are xehekiago azaldu zioten Jainkoaren bidea.

27. Akaiara joateko asmoa zuelarik, senideek animatu egin zuten eta hango ikasleei idatzi zieten, harrera ona egin ziezaiotela. Han, Jainkoaren onginahiari esker, guztiz lagungarri gertatu zitzaien fededunei.

28. Izan ere, ongi finkaturiko arrazoien bidez egiten zien aurre juduei denen aurrean, Liburu Santuen bidez Jesus zela Mesias frogatuz.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 18