Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 18:13-23 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. eta honela salatu zuten: «Honek Jainkoari gure legearen kontrako kultua ematera bultzatzen du jendea».

14. Paulo hitz egiten hastera zihoala, esan zien Galionek juduei: «Juduok, oker edo delitu handi bat balitz, kasu egingo nizueke behar den bezala.

15. Baina zuen gorabeherak hitz eta izen batzuei buruzkoak eta zuen lege horri buruzkoak direnez gero, hor konpon zeuek. Nik ez dut arazo horietan epaile izan nahi».

16. Eta auzitegitik kanpora bidali zituen.

17. Orduan, denek Sostenes sinagogako buruzagiari heldu eta jipoi ederra eman zioten auzitegi aurrean bertan. Galionek ez zien jaramonik egin.

18. Oraindik aldi batean Korinton gelditu zen Paulo. Gero, senideak agurtu eta Siriarantz atera zen ontziz Priszila eta Akilarekin. Zenkreasen ilea motz-motz egin zuen, egina zuen botoa betetzeko.

19. Efesora iristean, bere lagunak utzi egin zituen eta, sinagogara joanik, juduekin eztabaidan hasi zen.

20. Hauek denbora gehiago beraiekin gelditzeko eskatu zioten arren, hark ezezkoa eman zien;

21. baina agurtzean esan zien: «Berriz ere etorriko natzaizue, Jainkoa lagun».Efesotik ontziz atera

22. eta Zesarean lehorreratu zen; handik Jerusalemgo eliz elkartea agurtzera igo zen eta gero Antiokiara jaitsi.

23. Antiokian denboraldi bat egin ondoren, berriro atera eta Galazian eta Frigian barrena joan zen, ikasle guztiak gogoberotuz.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 18