Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 18:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Honen guztiaren ondoren, Atenas utzi eta Korintora joan zen Paulo.

2. Han Akila zeritzan judua, izatez Pontokoa, eta Priszila haren emaztea aurkitu zituen. Italiatik etorri berriak ziren, Klaudio enperadoreak agindua baitzuen judu guztiek Erromatik alde egin zezatela. Paulo haiekin harremanetan jarri zen

3. eta, ogibide bera zutenez —oihal-etxolagileak ziren—, haiekin gelditu zen bizitzen eta lanean.

4. Larunbatero hitz egiten zuen Paulok sinagogan, eta bai juduak, bai greziarrak, sinesmenera ekartzen saiatzen zen.

5. Silas eta Timoteo Mazedoniatik etorri zirenean, Paulok mezuaren predikuari eman zion erabat, Jesus zela Mesias juduen aurrean aitortuz.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 18