Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 16:26-37 Elizen Arteko Biblia (EAB)

26. Bat-batean, hain lurrikara gogorra izan zen, non kartzelaren oinarriei ere dar-dar eragin baitzien. Eta kolpetik ate guztiak zabaldu ziren eta denen kateak askatu.

27. Esnatu zen kartzelazaina eta, espetxeko ateak zabalik ikustean, ezpata atera zuen bere burua hiltzeko, presoek ihes egin zutelakoan.

28. Baina Paulok deiadar egin zion:—Ez egin kalterik zeure buruari, denok hemen gaude eta.

29. Kartzelazainak argia eskatu zuen eta, arrapaladan barrura sarturik, Pauloren eta Silasen oinetan ahuspeztu zen, beldurrez dar-dar.

30. Gero, kanpora atera zituen eta galdetu:—Jaunak, zer egin behar dut salbatzeko?

31. Haiek erantzun zioten:—Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zarete.

32. Eta Jaunaren mezua iragarri zieten hari eta haren etxeko guztiei.

33. Gau-ordu hartan bertan, kartzelazainak berekin eraman eta zauriak garbitu zizkien, eta berehala bataiatu zen beretar guztiekin batera.

34. Ondoren, bere etxera igoarazi zituen, jatekoa atera eta famili festa egin zuten, Jainkoarengan sinetsi zutelako.

35. Eguna argitu zuenean, epaileek guardiak bidali zituzten, kartzelazainari esatera:—Aska itzazu gizon horiek.

36. Kartzelazainak Paulori berri eman zion, esanez:—Epaileek zuek askatzeko esan dute. Atera, bada, eta zoazte bakean.

37. Baina Paulok guardiei esan zien:—Gu, Erromako hiritar izanik, epaitu gabe denen aurrean zigorkatu eta kartzelan sartu gaituzte, eta orain ezkutuan nahi gaituztela atera? Ez horixe! Datozela beraiek gu ateratzera!

Irakurri kapitulu osoa Eginak 16