Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 16:20-30 Elizen Arteko Biblia (EAB)

20. eta epaileen aurrean salatu, esanez: «Gizon hauek gure herria asaldatzen ari dira: juduak dira,

21. eta guk, erromatarrok, ontzat eman eta jarraitu ezin ditugun ohiturak irakasten dituzte».

22. Jendea haien aurka altxatu zen, eta epaileek jantziak kendu eta zigorkatzeko agindu zuten.

23. Ongi egurtu ondoren, kartzelara bota zituzten, kartzelazainari arduraz zaintzeko aginduz.

24. Agindu bezala, kartzelazainak barrueneko gelan sartu zituen eta oinak zepoan lotu zizkien.

25. Gauerdi aldera, Paulo eta Silas otoitzean ari ziren, Jainkoari gorespenak kantatzen; beste presoak entzuten zeuden.

26. Bat-batean, hain lurrikara gogorra izan zen, non kartzelaren oinarriei ere dar-dar eragin baitzien. Eta kolpetik ate guztiak zabaldu ziren eta denen kateak askatu.

27. Esnatu zen kartzelazaina eta, espetxeko ateak zabalik ikustean, ezpata atera zuen bere burua hiltzeko, presoek ihes egin zutelakoan.

28. Baina Paulok deiadar egin zion:—Ez egin kalterik zeure buruari, denok hemen gaude eta.

29. Kartzelazainak argia eskatu zuen eta, arrapaladan barrura sarturik, Pauloren eta Silasen oinetan ahuspeztu zen, beldurrez dar-dar.

30. Gero, kanpora atera zituen eta galdetu:—Jaunak, zer egin behar dut salbatzeko?

Irakurri kapitulu osoa Eginak 16