Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 13:8-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Baina Elimas, Aztia —horixe esan nahi baitu izenak—, aurka atera zitzaien, kontsulordea sinesmenetik aldentzeko.

9. Orduan, Saulok, Paulo ere deituak, Espiritu Santuak eraginik, aztiari begira-begira

10. esan zion: «Hi, iruzurti eta gezurrontzi, deabrukume eta zuzenbide ororen etsai hori, ez ote haiz Jaunaren bide zuzenak okertzen aspertuko?

11. Hor duk, bada, gainean Jaunaren zigorra: itsu geldituko haiz eta ez duk aldi batean eguzkiaren argirik ikusiko».Eta bertan, ilunperik beltzenean gelditu zen Elimas, eta itsumustuka zebilen, eskutik nork eramango.

12. Gertatua ikusirik, kontsulordeak sinetsi egin zuen, Jaunari buruzko doktrinaz ere biziki harriturik baitzegoen.

13. Paulo eta beronen lagunak Pafostik itsasoz atera eta Panfiliako Pergera iritsi ziren. Han Joanek alde egin zien, eta Jerusalemera itzuli zen.

14. Besteak, berriz, Pergetik Pisidiako Antiokiaraino joan ziren. Eta larunbatez sinagogan sartu ziren eta eseri.

15. Legearen eta profeten irakurgaiak egin ondoren, sinagogako buruzagiek ohar hau bidali zieten: «Anaiok, herriari adore emateko zerbait esateko baldin baduzue, mintza zaitezte».

16. Jaiki zen Paulo eta, eskuaz isiltzeko keinu eginik, honela mintzatu zen: «Israeldarrok eta Israelen Jainkoa gurtzen duzuen guztiok, entzun.

17. Israel herriaren Jainkoak gure arbasoak aukeratu zituen, Egiptoko atzerrian bizi zirela herri handi bihurtu eta, ondoren, ahalmen handiz atera zituen handik.

18. Berrogeiren bat urtez eroapenez gidatu zituen basamortuan zehar

Irakurri kapitulu osoa Eginak 13