Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 13:44-52 Elizen Arteko Biblia (EAB)

44. Hurrengo larunbatean, ia hiritar guztiak bildu ziren Jaunaren mezua entzutera.

45. Jendetza hura ikusirik, juduak bekaizkeriaz bete ziren, eta irainez egiten zieten kontra Pauloren hitzei.

46. Orduan, Paulok eta Bernabek ausarki esan zuten: «Zuei adierazi behar genizuen lehenengo Jainkoaren mezua! Baina mezua baztertu eta zeuen buruak betiko bizirako gai ikusten ez dituzuenez gero, jentilengana joko dugu.

47. Honela esan baitigu Jaunak: «Nazioen argitzat ezarri zaitut, salbamena lurraren bazterreraino eraman dezazun».

48. Hori entzunik, biziki poztu ziren jentilak eta Jaunaren mezua goraipatzen zuten. Eta betiko bizirako zirenek sinetsi egin zuten.

49. Jaunaren mezua zabalduz zihoan eskualde hartan guztian.

50. Baina juduek andere handiki jainkozaleak eta hiriko jauntxoak berotu zituzten, eta Pauloren eta Bernaberen aurka erasoaldi bat sortu eta beren lurraldetik kanpora bota zituzten.

51. Pauloren eta Bernabe, beren oinetako hautsa protesta gisa haien aurka astindurik, Ikoniora joan ziren.

52. Ikasleak, berriz, pozez eta Espiritu Santuaz beterik gelditu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 13