Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 13:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Antiokiako eliz elkartean bazen zenbait profeta eta irakasle, hala nola, Bernabe, Simeon —izengoitiz Beltza—, Luzio Zirenearra, Manaen —umetan Herodes erregearekin batera hazia— eta Saulo.

2. Behin, barau-egunez, Jaunaren kultu-ospakizun batean zeudela, Espiritu Santuak honela esan zien: «Bereizi niretzat Bernabe eta Saulo, nik dei egin diedan egitekorako».

3. Orduan, barau eta otoitz egin ondoren, haiei eskuak buruan ezarri eta bidali egin zituzten.

4. Beraz, Bernabe eta Saulo, Espiritu Santuak bidalirik, Seleuziara jaitsi ziren, eta handik Ziprera jo zuten itsasoz.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 13