Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 12:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Aldi hartan, Herodes erregea eliz elkarteko batzuei gogor erasotzen hasi zen.

2. Santiago, Joanen anaia, ezpataz hilarazi zuen

3. eta, hori juduei atsegin zitzaiela ikusirik, Pedro ere preso hartu zuen. Pazko-astea zen.

4. Atxilotu eta kartzelan sarrarazi zuen, bada, eta launa gudariko lau talderen zainpean jarri, Pazko ondoren herriaren aurrean agerrarazteko asmotan.

5. Pedro kartzelan zaindua zeukaten bitartean, eliz elkartea Jainkoari otoitzean ari zitzaion kartsuki haren alde.

6. Herodesek hura atera behar zuen aurreko gauean, Pedro lo zegoen bi soldaduren artean, bi katez loturik, eta guardiak atean kartzela zaintzen.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 12