Itun Zaharra

Itun Berria

Eginak 11:4-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Orduan, Pedrok dena zehatz-mehatz kontatu zien:

5. «Jopen otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen: oihal handi baten antzeko zerbait ikusi nuen, lau puntetatik zintzilik, zerutik ni nengoen tokiraino jaisten.

6. Begira-begira jarri nintzaion, eta lauoinekoak, basapiztiak, narrastiak eta hegaztiak ikusi nituen barruan.

7. Orduan, mintzo bat entzun nuen, niri esaten: “Ea, Pedro, hil eta jan”.

8. Eta nik erantzun: “Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik ahoan sartu”.

9. Zerutiko mintzoak berriro esan zidan: “Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik”.

10. Hiru bider gertatu zen hori, eta ondoren dena zerura jaso zuten.

Irakurri kapitulu osoa Eginak 11