1. Jakin zuten apostoluek eta Judeako senideek, jentilek ere Jainkoaren hitza onartu zutela.
2-3. Pedro Jerusalemera itzuli zenean, erdainkuntzaren aldeko fededun juduek erdaingabeen etxean sartu eta beraiekin jan zuela bota zioten aurpegira.
4. Orduan, Pedrok dena zehatz-mehatz kontatu zien:
5. «Jopen otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen: oihal handi baten antzeko zerbait ikusi nuen, lau puntetatik zintzilik, zerutik ni nengoen tokiraino jaisten.
6. Begira-begira jarri nintzaion, eta lauoinekoak, basapiztiak, narrastiak eta hegaztiak ikusi nituen barruan.
7. Orduan, mintzo bat entzun nuen, niri esaten: “Ea, Pedro, hil eta jan”.
8. Eta nik erantzun: “Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik ahoan sartu”.
9. Zerutiko mintzoak berriro esan zidan: “Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik”.