Itun Zaharra

Itun Berria

Efesoarrei 3:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hori dela eta, ni Paulo, jentil zaretenon onerako Kristo Jesusen preso naizen hau…

2. Jakingo duzue, noski, Jainkoak bere onginahian zuekiko eman didan eginkizuna;

3. agerpenez jakinarazi zidan bere asmo ezkutuaz ari natzaizue, goraxeago laburki idatzia dizuedanaz, alegia.

4. Hori irakurriz, bada, ikus dezakezue nola ulertzen dudan nik Kristoren misterioa.

5. Misterio hau ez zitzaien iragandako gizaldiei jakinarazi; orain, ordea, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei agertu die Jainkoak.

6. Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Kristo Jesusen bitartez eta berri onari esker, jentilok oinordekide izatea, Kristorekin gorputz bat bera osatzea eta agintzari beraren partaide izatea.

Irakurri kapitulu osoa Efesoarrei 3