Itun Zaharra

Itun Berria

Efesoarrei 2:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Zuei dagokizuenez, hilik zeundeten zeuen hutsegite eta bekatuetan,

2. hori baitzen zuen jokabidea garai batean, mundu honen joerei jarraituz: munduan agintzen duten indarren buruzagiaren menpeko zineten, jende errebeldeagan ari den espirituaren menpeko.

3. Gu guztiok ere hala bizi izan ginen lehen: geure giza grina txarrei jarraituz, geure grina eta burutapen gaiztoek agindutakoa betez; izatez, guk ere Jainkoaren zigorra merezi genuen, beste guztiek bezala.

4. Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu,

5. geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera —onginahi hutsez salbatu zaituzte!—;

6. eta Kristo Jesusekin batera eta berarengan piztu gintuen eta zeruetan eserarazi.

7. Horrela, Kristo Jesusengan gurekiko hain ona izanez agertu nahi izan die datozen gizaldiei zein ugaria eta eskuzabala den bere onginahia.

Irakurri kapitulu osoa Efesoarrei 2