Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6

Itun Zaharra

Itun Berria

Efesoarrei 1 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Agurra

1. Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, Efeson bizi zareten fededunoi, Kristo Jesusengan sinesten duzuenoi, idazten dizuet.

2. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.

KRISTOREN ETA ELIZAREN MISTERIOA (1,3—3,21)

Jainkoaren salbamen-asmoa

3. Goretsia izan bedi Jainkoa,Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,zeruan, Kristoren bitartez,Espirituaren ondasun orozbedeinkatu gaituena!

4. Kristorengan aukeratu gintuenmundua mundu izan baino lehen,haren aurrean santu eta akats gabeizan gaitezen maitasunez.

5. Bere onginahiak eraginda,ordutik zuen erabakiaJesu Kristoren bitartezgu seme-alabatzat hartzea,

6. bere Seme maitearenganeskuzabal eman digundohain zoragarriaberarentzat gorespen-kantubihur dadin.

7. Semeak bere heriotzazaskapena eta bekatuen barkamenalortu dizkigu,Jainkoaren eskuzabaltasunagorrezinaren erakusgarri;

8. bere eskuzabaltasunaren dohainakoparo isuri ditu gure gainera,jakinduria eta ezaguera orozgu hornituz.

9. Bere asmo ezkutua,bere onginahiazerabakia zuen asmoa,ezagutarazi digu:

10. historia bere betetasuneraeramatea,gauza guztiak,nola zerukoak hala lurrekoak,Kristo buru dela, batean bilduz.

11-12. Honen bitartezgara oinordeko gu ere,lehendik Mesiasenganitxaropen genuenok,gauza guztiak berak nahi bezalaegiten dituen Jainkoakaurrez aukeratu baikaitubere asmoaren arabera,bere aintzaren gorespen-kantuizan gaitezen.

13. Eta zuek ere egiaren mezua,salbatzen zaituzten berri ona, entzuneta Kristorengan sinetsi duzuenok,aginduriko Espiritu Santuakzigiluz bezala markatu zaituzte;

14. Espiritua da hartuko dugunondarearen garantia,harik eta Jainkoakbere egin duen herriaaskapen osora iritsi arteeta haren aintzaren gorespen-kantuizan gaitezen arte.

Kristo gure Jaunaren nagusigoa

15. Horregatik, Jesus Jaunarengan nola sinesten duzuen eta fededun guztiak nola maite dituzuen jakinik,

16. etengabe ari natzaio Jainkoari zuengatik eskerrak ematen, ene otoitzetan zuetaz oroituz.

17. Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintza guztia dagokion Aitak, jakinduria eta goi-argia eman diezazkizuela, bera zer-nolakoa den sakonki ezagutzeko.

18. Argi ditzala zuen barruko begiak, jakin dezazuen zer itxarotera deitu zaituzten, zein zoragarria den fededunentzat ondare gisa prestatua duen aintza

19-20. eta zein handia den sinestedunen alde erabiltzen duen bere ahalmena. Indar ahaltsu hori Kristorengan erakutsi zuen Jainkoak, hura hildakoen artetik piztu eta zeruan bere eskuinaldean eserarazi zuenean.

21. Munduko aginte, botere, indar eta nagusigo ororen gainetik eta, mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aipagarri den edozeinen gainetik ezarri zuen.

22. Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.

23. Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea.