Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 9:9-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. burdinazkoak bezalako bularrekoak zituzten, eta hegal-hotsa gudura zalapartaka doazen zalgurdi askoren zarata bezalakoa zen;

10. eskorpioiek bezalako isatsak zituzten, eztenez hornituak: eta isatsekin gizon-emakumeak bost hilabetez hondatzeko ahalmena zuten.

11. Matxinsaltoek leizeko aingerua zuten errege, hebreeraz Abadon eta grekoz Apolion deritzana (hau da, Suntsitzailea).

12. Iragan da lehen zoritxarra! Baina beste bi falta dira oraindik.

13. Jo zuen turuta seigarren aingeruak, eta Jainkoaren aurrean dagoen urrezko aldarearen lau ertzetatik ateratzen zen ahotsa entzun nuen.

14. Honela ziotsan turuta zeukan seigarren aingeruari: «Aska itzazu Eufrates ibai handiaren ondoan loturik dauden lau aingeruak».

15. Aske utzi zituzten lau aingeruak: prest zeuden hilabete, egun, ordu eta une hartan gizon-emakumeen herena hiltzeko.

16. Zaldizko gudariak berrehun milioi zirela entzun nuen.

17. Ikuskarian honelaxe ikusi nituen zaldiak eta zaldizkoak: haien bularrekoak, batzuk sua bezain gorriak ziren, beste batzuk hiazintoa bezain urdinak eta beste batzuk sufrea bezain horiak; zaldien buruak lehoienak bezalakoak ziren, eta ahoetatik sua, kea eta sufrea ateratzen zitzaizkien.

18. Gizakien herena hil zen hiru zigor hauengatik —ahotik zerien su, ke eta sufrearengatik, alegia—.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 9