Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 8:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Bildotsak zazpigarren zigilua ireki zuenean, isiltasuna egin zen zeruan ordu erdi batez edo.

2. Gero, Jainkoaren aurrean zutik zeuden zazpi aingeruak ikusi nituen; eta Jainkoak zazpi turuta eman zizkien.

3. Etorri zen, orduan, beste aingeru bat eta aldare ondoan gelditu zen; urrezko intsentsu-ontzi bat zeraman, eta lurringai asko eman zioten, tronu aurrean zegoen urrezko aldare gainean Jainkoaren herriaren otoitzekin batera eskaintzeko.

4. Eta aingeruaren eskutik Jainkoaren aurrera igo zen intsentsuaren kea, Jainkoaren herriaren otoitzekin batera.

5. Ondoren, aingeruak intsentsu-ontzia hartu, aldareko su-txingarrez bete eta lurrera bota zuen. Berehala, trumoiak, danbatekoak, tximistak eta lurrikara izan ziren.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 8