Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 7:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Beste aingeru bat ikusi nuen ekialdetik igotzen, Jainko biziaren zigilua zuelarik, eta ozenki egin zien deiadar lurra eta itsasoa hondatzeko ahalmena eman zitzaien lau aingeruei,

3. esanez: «Ez hondatu lurra, ez itsasoa, ezta zuhaitzak ere, harik eta gure Jainkoaren zerbitzariak bekokian zigiluz markatu arte».

4. Zigiluz markatuak zenbat ziren entzun nuen: ehun eta berrogeita lau mila, israeldar leinu guztietarik hartuak:

5. Judaren leinutik hamabi mila zigilatu;Rubenen leinutik hamabi mila;Gaden leinutik hamabi mila;

6. Aserren leinutik hamabi mila;Neftaliren leinutik hamabi mila;Manasesen leinutik hamabi mila;

7. Simeonen leinutik hamabi mila;Lebiren leinutik hamabi mila;Isakarren leinutik hamabi mila;

8. Zabulonen leinutik hamabi mila;Joseren leinutik hamabi mila;Benjaminen leinutik hamabi mila zigilatu.

9. Ondoren, gizatalde handi bat ikusi nuen, inork kontaezin ahalakoa; nazio, arraza, herri eta hizkuntza guztietako jendea zegoen, tronuaren eta Bildotsaren aurrean zutik, soineko zuriz jantziak eta palma-adarrak eskuetan.

10. Eta ahots handiz egiten zuten deiadar:«Tronuan eseria dagoengure Jainkoari eta Bildotsarizor diegu salbamena».

11. Tronu, zahar eta lau izaki bizidunen inguruan zutik zeuden aingeru guztiak ahuspeztu egin ziren tronuaren aurrean eta Jainkoa adoratu zuten,

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 7