Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 7:10-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Eta ahots handiz egiten zuten deiadar:«Tronuan eseria dagoengure Jainkoari eta Bildotsarizor diegu salbamena».

11. Tronu, zahar eta lau izaki bizidunen inguruan zutik zeuden aingeru guztiak ahuspeztu egin ziren tronuaren aurrean eta Jainkoa adoratu zuten,

12. esanez:«Amen. Bedeinkazioa, aintza,jakinduria, esker ona, ohorea,ahalmena eta indarragure Jainkoari menderen mendetan.Amen».

13. Orduan, zaharretako bat mintzatu zitzaidan, esanez:—Soineko zuriz jantziak dauden horiek, zein dira eta nondik datoz?

14. Nik erantzun nion:—Ene Jauna, zeuk jakingo duzu.Hark esan zidan:—Larrialdi handitik datozenak dira horiek; beren soinekoak Bildotsaren odolean garbitu dituzte eta zuritu.

15. Horregatik, Jainkoaren tronu aurrean daude, gau eta egun hura bere tenpluan zerbitzatzen, eta tronuan eseria dagoena horiekin biziko da.

16. Ez dira gehiago gose, ez egarri izango, eta ez ditu eguzkiak, ez sargoriak joko,

17. tronuaren erdian dagoen Bildotsak bazkatuko baititu eta ur biziko iturburuetara gidatuko; begietako malko guztiak xukatuko dizkie Jainkoak.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 7