Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 5:5-14 Elizen Arteko Biblia (EAB)

5. Orduan, zaharretariko batek esan zidan: «Ez egin negarrik; hara, Judaren leinuko lehoiak, Daviden kimuak eskuratu du garaipena, eta beronek irekiko ditu liburua eta zazpi zigiluak».

6. Orduan, tronuaren erdian eta lau izaki bizidunen eta zaharren erdian, Bildots bat ikusi nuen; zutik zegoen eta lepo eginaren ezaugarriak zituen; zazpi adar eta zazpi begi zituen, hau da, Jainkoak lur osora bidaliak dituen zazpi espirituak.

7. Hurbildu eta tronuan eseria dagoenaren eskuineko eskutik liburua hartu zuen.

8. Liburua hartu zuenean, lau izakiak eta hogeita lau zaharrak Bildotsaren aurrean ahuspeztu ziren. Zitara bana zuten eta intsentsuz beteriko urrezko ontziak, Jainkoarenak direnen otoitzen adierazgarri.

9. Eta kantu berri hau abesten zuten:«Bazara nor liburua hartueta beronen zigiluak irekitzeko;hila izan baitzara,eta zeure heriotzazJainkoarentzat irabazi dituzuarraza, hizkuntza, herrieta nazio guztietakogizon-emakumeak;

10. eta gure Jainkoarentzaterrege-herri eta apaiz egin dituzu,eta lur osoan errege izango dira».

11. Gero, ikuskarian, tronu, izaki eta zaharren inguruan zeuden aingeru askoren ahotsa entzun nuen. Milaka eta milioika ziren,

12. eta ozenki zioten:«Hila izan zen Bildotsa bada norahalmena, aberastasunak,jakinduria, indarra, ohorea, aintzaeta gorespena hartzeko».

13. Eta zeruan, lur gainean, lur azpian eta itsasoan dauden sorkari guztiei, hau esaten entzun nien:«Tronuan eseria dagoenarieta Bildotsarigorespena, ohorea,aintza eta agintaritza,menderen mendetan».

14. Lau izaki bizidunek «Amen» erantzun zuten, eta zaharrek ahuspeztu eta gurtu egin zuten.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 5