Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 22:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Gero, ur biziko ibai bat erakutsi zidan aingeruak, beira bezain distiratsua, Jainkoaren eta Bildotsaren tronutik irteten zena.

2. Hiriko plaza erdian, ibaiaren bi ertzetan, bizia ematen duen zuhaitza zegoen; urtean hamabi uzta ematen zituen, hilean behin, eta zuhaitzaren hostoak herrientzat sendagai ziren.

3. Ez da jadanik ezer madarikaturik izango. Hirian Jainkoaren eta Bildotsaren tronua egongo da: Jainkoaren zerbitzariek kultu emango diote.

4. Aurrez aurre ikusiko dute eta haren izena bekokian eramango.

5. Ez da aurrerantzean gaurik izango; ez dute kriseilu-argirik, ez eguzki-argirik beharko, Jainko Jaunak egingo baitie argi, eta errege izango dira menderen mendetan.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 22