Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 20:11-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Tronu handi zuri bat ikusi nuen, baita bertan eseria zegoena ere; beronen aurretik ihes egin zuten lurrak eta zeruak eta aztarnarik utzi gabe desagertu.

12. Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera.

13. Itsasoak bere baitan zeuzkan hilak itzuli zituen eta, orobat, Herioak eta Hildakoen Egoitzak, eta nor bere egintzen arabera epaitua izan zen.

14. Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota zituzten; suzko aintzira bigarren heriotza da.

15. Izena biziaren liburuan idatzirik ez zutenak ere suzko aintzirara jaurti zituzten.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 20