6. Eman berariberak besteei emandako tratua,ordaindu berari berak egin halako bi;emaiozue edaten ontzian,berak besteei edanarazi halako bi.
7. Zenbatekoak izan direnharen ospea eta luxua,emazkiozue hainbatekooinazea eta negarra,honela baitio bere baitan:“Erregina bezalanago tronuan eseria,ez naiz alargun,ezta dolutan izango ere”.
8. Horregatik, egun bereanetorriko zaizkio gaineramerezitako zigorrak:heriotza, dolua eta gosea,eta kiskali egingo da sutan;ahaltsua baitabera epaitu duen Jainko Jauna».
9. Babiloniarekin prostituzioan eta atseginkerian ibiliak diren munduko erregeek negar eta dolu egingo dute, haren sutearen ke-mordoa ikustean.
10. Haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, esanez:«Ai zu, ai hiri handia,Babilonia, hiri ahaltsua!Une batean burutu da zure zigorra!»
11. Lurreko merkatariek ere negar eta aiene egingo dute harengatik, ez baitizkie aurrerantzean inork erosiko beren salgaiak:
12. urre, zilar, harribitxi, perla; liho, purpura, zeta, eskarlata; era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresna, brontze, burdina eta marmolezko tresna;
13. kanela, iltze-kanela, lurringai, mirra eta intsentsu; ardo, olio, irin eta gari; abere handi eta txiki, zaldi eta gurdi, eta giza esklabo.
14. «Hainbeste irrikatzen zenuenfruituaurrundu egin zaizu;galdu dituzu zeure luxua eta ospea,sekula ez berreskuratzeko».
15. Merkatariak, haren kontura aberastu direnak, haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, negarrez eta aiene bizian,