Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 18:1-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Ondoren, beste aingeru bat ikusi nuen zerutik jaisten; ahalmen handia zuen eta haren distirak lurra argitu zuen.

2. Ahots indartsuz egin zuen oihu:«Erori da erori Babilonia handia!Deabruen bizileku bihurtu da,espiritu gaizto guztien zulo,piztia kutsatueta nazkagarri guztien zulo.

3. Herri guztiek edan duteharen prostituzio sutsuaren ardotik;munduko erregeakprostituzioan ibili dira berarekineta lurreko merkatariakaberastu egin diraharen neurrigabeko luxuari esker».

4. Beste ahots bat entzun nuen zerutik esaten:«Irten Babiloniatik, ene herri,haren bekatuekinbat egin ez dezazun,eta beraren zigorrakharrapa ez zaitzan;

5. haren bekatu-pilazeruraino iritsi baitaeta Jainkoak gogoan dituharen gaiztakeriak.

6. Eman berariberak besteei emandako tratua,ordaindu berari berak egin halako bi;emaiozue edaten ontzian,berak besteei edanarazi halako bi.

7. Zenbatekoak izan direnharen ospea eta luxua,emazkiozue hainbatekooinazea eta negarra,honela baitio bere baitan:“Erregina bezalanago tronuan eseria,ez naiz alargun,ezta dolutan izango ere”.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 18