Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22

Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

Garaileen kanta

1. Zeruan beste seinale handi eta harrigarri bat ikusi nuen: zazpi aingeru zazpi izurrirekin; azken izurriak ziren, horietan burutzen baitzen Jainkoaren zigorra.

2. Ondoren, suz nahasiriko kristalezko itsaso antzeko zerbait ikusi nuen, eta kristalezko itsasoaren ondoan zutik, piztia, beronen irudia eta izenaren zenbakia garaitu zituztenak. Jainkoaren zitarak zituzten eskuetan

3. eta Jainkoaren zerbitzari Moisesen eta Bildotsaren kantua abesten zuten:«Bai handi eta harrigarriakzuk eginak,oi Jauna, Jainko ahalguztiduna!Bai zuzen eta leiala zure jokabidea,oi herrien Errege!

4. Nork ez zuri begirune, Jauna?Nork ez goretsi zure izena?Zu bakarrik zara santu!Herriak oro etorrieta zure aurreanahuspeztuko dira,zure salbamen-asmoakdenen aurrean agertu baitira».

Jainkoaren zigorraren zazpi ontziak

5. Ondoren, santutegia, itunaren egoitza, ikusi nuen zeruan irekitzen,

6. eta bertatik zazpi izurriak zeramatzaten zazpi aingeruak atera ziren, liho garbi eta distiratsuz jantziak, urrezko gerrikoz bularpeak loturik.

7. Gero, lau izaki bizidunetako batek zazpi aingeruei urrezko zazpi ontzi eman zizkien, menderen mendetan bizi den Jainkoaren haserre-zigorrez beteak.

8. Eta santutegia Jainkoaren aintzaren eta ahalmenaren kez bete zen; eta ezin zen santutegian inor sartu, harik eta zazpi aingeruen zazpi izurriak burutu arte.