Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 13:1-4 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Orduan, piztia bat ikusi nuen itsasotik irteten; hamar adar eta zazpi buru zituen, adarretan koroa bana eta buruetan Jainkoaren kontrako izen iraingarriak.

2. Piztia lehoinabarraren antzekoa zen; hankak hartzarenak bezalakoak eta ahoa lehoiarena bezalakoa zituen. Herensugeak bere indarra, bere tronua eta ahalmen handia eman zizkion.

3. Haren buruetariko bat zauritua zegoen, hilzorian bezala; baina heriotza-zauri hura sendatu egin zitzaion; lur osoa, liluraturik, piztiaren ondoren zihoan.

4. Denek herensugea gurtu zuten, piztiari ahalmena eman ziolako, eta piztia ere gurtu zuten esanez: «Nor piztia adinakorik? Nor borroka daiteke beraren aurka?»

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 13