Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 12:2-11 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Haurdun zegoen, eta erdiminez eta haurgintzako oinazez garrasika ari zen.

3. Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana.

4. Bere isatsez zeruko izarren herena herrestan hartu eta lurrera jaurti zuen.Herensugea, haurra izateko zegoen emakumearen aitzinean gelditu zen, jaio bezain laster semea irensteko.

5. Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena. Semea hartu eta Jainkoaren tronuraino eraman zuten.

6. Emakumeak, berriz, basamortura egin zuen ihes; han bazter bat prestatua zion Jainkoak, mila berrehun eta hirurogei egunez bertan bizi zedin.

7. Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren,

8. baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat.

9. Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera.

10. Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten:«Orain etorri dagure Jainkoaren salbamena,indarra eta erregetzaeta beraren Mesiasen agintea;bota baitutegure senideen salatzailea,gau eta egun Jainkoaren aurreansalatzen zituena.

11. Bildotsaren odolazeta aitortu duten mezuazgaraitu dute gure senideek:ez dute beren bizitza maite izanheriotzaren aurreanatzera egiteko beste.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 12