Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 12:11-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

11. Bildotsaren odolazeta aitortu duten mezuazgaraitu dute gure senideek:ez dute beren bizitza maite izanheriotzaren aurreanatzera egiteko beste.

12. Poztu, beraz, zeruaketa bertan bizi zaretenok.Errukarriak, ordea, zuek,lur-itsasook,zuengana jaitsi baita deabruaamorru biziz,denbora gutxirako dela jakinik».

13. Herensugea, lurrera bota zutela ikustean, semea izan zuen emakumeari jarraika hasi zitzaion.

14. Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin, han, sugearengandik urrun, hiru urte eta erdiz bizitzeko prestatua zuen tokira.

15. Orduan, ur-ibaia bota zuen ahotik emakumearen kontra, ibaiak emakumea eraman zezan.

16. Baina lurra emakumeari laguntzera etorri zen: zabaldu egin zen eta herensugeak ahotik botatako ibaia irentsi egin zuen.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 12