Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 12:10-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten:«Orain etorri dagure Jainkoaren salbamena,indarra eta erregetzaeta beraren Mesiasen agintea;bota baitutegure senideen salatzailea,gau eta egun Jainkoaren aurreansalatzen zituena.

11. Bildotsaren odolazeta aitortu duten mezuazgaraitu dute gure senideek:ez dute beren bizitza maite izanheriotzaren aurreanatzera egiteko beste.

12. Poztu, beraz, zeruaketa bertan bizi zaretenok.Errukarriak, ordea, zuek,lur-itsasook,zuengana jaitsi baita deabruaamorru biziz,denbora gutxirako dela jakinik».

13. Herensugea, lurrera bota zutela ikustean, semea izan zuen emakumeari jarraika hasi zitzaion.

14. Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin, han, sugearengandik urrun, hiru urte eta erdiz bizitzeko prestatua zuen tokira.

15. Orduan, ur-ibaia bota zuen ahotik emakumearen kontra, ibaiak emakumea eraman zezan.

16. Baina lurra emakumeari laguntzera etorri zen: zabaldu egin zen eta herensugeak ahotik botatako ibaia irentsi egin zuen.

17. Orduan, herensugea, emakumearen aurka amorraturik, beronen gainerako ondorengoak borrokatzera joan zen, Jainkoaren aginduak bete eta Jesusen testigantza leial egiten dutenak, alegia.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 12