Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 12:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko koroa buruan.

2. Haurdun zegoen, eta erdiminez eta haurgintzako oinazez garrasika ari zen.

3. Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana.

4. Bere isatsez zeruko izarren herena herrestan hartu eta lurrera jaurti zuen.Herensugea, haurra izateko zegoen emakumearen aitzinean gelditu zen, jaio bezain laster semea irensteko.

5. Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena. Semea hartu eta Jainkoaren tronuraino eraman zuten.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 12