Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 11:16-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Eta beren aintzazko aulkietan eseririk Jainkoaren aurrean zeuden hogeita lau zaharrek, ahuspezturik, Jainkoa gurtu zuten,

17. esanez:«Eskerrak zuri,Jauna, Jainko ahalguztiduna,zarena eta zinena,zeure indar handia hartueta errege izaten hasi zarelako.

18. Haserretu egin ziren herriak,baina iritsi da zure haserrea,eta hilak epaitzeko garaia;etorri da zure zerbitzari profetei,fededuneieta zure izenari begirune diotenei,txiki nahiz handi,saria emateko garaia,eta lurra hondatzen dutenakhondatzeko garaia».

19. Orduan, Jainkoaren tenplua ireki zen zeruan eta haren itun-kutxa agertu zen tenpluan. Berehala tximistak, danbatekoak, trumoiak, lurrikara eta harri-erauntsi handia izan ziren.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 11