Itun Zaharra

Itun Berria

3 Joan 1:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nik, Jaunaren ikasle zahar honek zuri, Gaio adiskide, egiaz maite zaitudan horri, idazten dizut.

2. Adiskide maite, espirituz ongi doakizun bezala, beste gauza guztietan ere ongi joan dakizula eta osasuna izan dezazula.

3. Biziki poztu naiz, anaiek etorri eta zure jokabide leialaz hitz egin didatenean, egiaren arabera bizi zarela aitortuz.

4. Ezerk ez dit poz handiagorik ematen, nire seme-alabak egiaren arabera bizi direla entzuteak baino.

5. Adiskide maite, zintzo jokatzen duzu senideen alde egiten duzun guztian, nahiz eta beraiek arrotz izan zuretzat.

6. Beraiek hitz egin dute gure eliz elkartearen aurrean zure harrera onaz. Ongi egingo duzu biderako behar dutena Jainkoari berari bezala ematen badiezu.

Irakurri kapitulu osoa 3 Joan 1