Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 4:18-22 Elizen Arteko Biblia (EAB)

18. Jaunak aterako nau gaitz guztietatik eta salbamena emango bere zeruko erreinuan. Berari aintza menderen mendetan! Amen.

19. Agurtu Priska eta Akila, baita Onesifororen etxekoak ere.

20. Erasto Korinton gelditu zen; Trofimo gaixorik utzi nuen Mileton.

21. Saia zaitez negua baino lehen etortzen.Eubulok, Pudentek, Linok, Klaudiak eta senide guztiek agurtzen zaituzte.

22. Jauna zurekin. Jainkoaren grazia zuekin.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 4