Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 2:8-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

8. Gogoan izan Jesu Kristo, Daviden jatorritik sortua, hildakoen artetik piztua. Hau da nik irakasten dudan berri ona,

9. eta honengatik nago neketan, gaizkile bezala katez lotua; baina Jainkoaren hitza ez dago katez lotua.

10. Horregatik, dena jasaten dut Jainkoak aukeratu dituenen onerako, horiek ere guk Kristo Jesusengan dugun salbamena eta betiko aintza irits ditzaten.

11. Sinesgarria da doktrina hau:Harekin hiltzen bagara,harekin biziko gara;

12. harekin sufritzen badugu,harekin izango gara errege;ukatzen badugu,hark ere ukatu egingo gaitu;

13. gu leialak ez bagara ere,hark leial dirau,ez baitezake bere burua uka.

14. Gogora iezaiezu hau eta eskatu, arren, Jainkoaren izenean, ez daitezela hitzei buruzko eztabaidatan nahas, hori ez baita on ezertarako, entzuten dituztenen hondamendirako baino.

15. Saia zaitez Jainkoaren aurrean onesgarri agertzen, zertan lotsaturik ez duen langilea bezala, egiaren mezua zuzen irakasten duena bezala.

16. Utz itzazu berriketa hutsalak, horietara emanak gero eta gehiago aldentzen baitira benetako erlijiotik.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 2