Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 2:21-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Beraz, bere burua gauza horietatik garbi gordetzen duena ontzi baliotsua izango da, Jainkoarentzat sagaratua, Jaunarentzat baliagarria eta edozein eginkizun onetarako aproposa.

22. Egin ihes gaztaroko grinetatik, eta saia zaitez justizian, sinesmenean, maitasunean eta bakean, Jaunari bihotz garbiz dei egiten diotenekin batera.

23. Alde egizu eztabaida zoro eta zentzugabeetatik, badakizu-eta horiek sesioak sortzen dituztela.

24. Jaunaren zerbitzariak, ordea, ez du sesiotan ibili behar, baizik eta bihozbera izan guztientzat, irakasteko trebe, jasankor,

25. aurka jartzen direnak gozotasunez zentzatzen dakiena. Nork daki Jainkoak ez ote dien bihozberritzea emango, egia ezagut dezaten,

26. eta ez ote duten ihes egingo bere nahira makurtuak dituen deabruaren sareetatik?

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 2